miércoles, 6 de octubre de 2010

La revolución de los medios (prometeus)




Teknologien garapena izugarri bizkorra eta geldiezina da! XIX. mendearen amaiera aldera hasi zen iraultza bere maximoetara iristarazi al dugu jada? Second life, leku guztietan dugun interneta, interakzio eta txat orriak... teknologizatuta bizi gara guztiz. Eguneroko bizitzaren atal guztiak ditugu -edo eduki ditzakegu- teknologia berrien mendean, edo harekin elkarlanean. Interneteko sareari gutxi gelditzen omen zaio botere guztizko bat lortzeko, denaren jabe eginaz.

Zorionez (niri behintat poza sortarazten dit honek), oraindik ere gizaki izaten jarraitzen dugu. Insitu bizitzen ari garen mundu ukigarria da erreala dena, teknologia berriak ezin izan dira geure lo, jan, edan, eta bestelako lehen mailako beharrak asetzera iritsi. Eta ez daitezela luzaroan heldu!

1 comentario: