sábado, 30 de octubre de 2010

Alaui familiaren bizipena




Pasa den urriaren 24an polizia marrokiarrak erasotutako Alaui anaien familiartekoek eginiko aitorpenak dira hauek.
"Campamento de la Dignidad" deiturikora bidean zihoazen sahararrak; Aaiun, okupatuko karreterako kontrol bati muzin egitean, polizia marrokiarrak autoari tiroka egin zien eraso.
El Garhi Najem gaztea, 14 urtekoa, erahila izan zen. Autoan harekin zihoazen lau kideak aldiz, Alaui anaiak tartean, hospitalean daude oraindik, egoera larrian.

miércoles, 20 de octubre de 2010

BBCk Hugo Chavez-i eginiko elkarrizketa








Elkarrizketa gogor samar eta batez ere tentsoa...
Norbera bere posturan, elkarrizketara ekarritako soka-tira guztizkoa.

Kazetaria ez al litzateke galderak egitera soilik dedikatu behar? Elkarrizketatua moztu eta haren mailan jartzen zaigu bideo hauetan, paridu politiko biren arteko eztabaida balitz bezala.
Kontua ilun samar jartzean, gainera, "pasa gaitezen hurrengo galderara...". Profesionaltasun ukaezina, Steven honena!

Sare Sozialen Erreboluzioa




Hau ikusten ari zinen bitartean... 100 mila bideo gehiago igo dituzte youtuben!!

Hugo Cavez Twiter-en. CNN CHILE 2010




Datuz beteriko bideoa da. Presentazio oso egoki eta zuzena duena, atrezo oso landuaz aurkeztua.

Informazio ugari horiek azaltzeko bideo azalgarriez baliatzen da; baita pantailaren behealdean argitaraturiko esaldi azalgarriez ere.
Datuak konparaketa bidez ikusleengana hurbiltzen ditu, ulergarriago eginaz. Objektibotasuna mantentzen du honela, inpartzialtasun ari bati jarraituaz.

Oso bideo landua eta lortua da esku artean duguna. Eredu benetan egokia.

viernes, 15 de octubre de 2010

Gorka Palazioren hitzaldia, Madrildik

Grka Palaziok mobil bidez zuzenean erretransmititutako hitzaldia ikusgai duzue, Qik orrian due kontuan, edo youtubera sartuta.

Bideo hauetan, hizkera tekniko samarraz, ikus-entzunezko produktuek hezkuntzan duten garrantzia azpimarratzen du Palaziok: "Puntako unibertsitata nahi badugu, unibertsitatea bera erreboluzionatzea zinbestekoa da; ikus entzunezkoei gizartean jada baduten garrantzia emanaz".

35 minutu inguruko luzera du hitzaldiak. Hasiera bateko konplikazioen ondoren, azkenerako Qiken baliogarritasunaren adibide praktiko eta egokia da hizketagai duguna.

http://qik.com/video/15816968

miércoles, 13 de octubre de 2010

Open collaborative and pioneering



Guztia ez da, ez, hasiera batean dirudien bezalakoa... Ikusenrtzunezkoetan engainua eta manipulazioa lehen orriko gaiak dira.

domingo, 10 de octubre de 2010

Tony Blairri zapata eta arrautzak bota dizkiete...





Tony Blair bere liburua sinatzera joan zenean izandako gertakarien inguruko bideoak dira hemen eskegi ditudanak. Bi bideo hauek gertakari bakar eta berberaren inguruko bi bertsio guztiz ezberdin ikustarazten dizkigute.
Informazioaren hauktaketa eta sailkapena eginda norberari hobekien datorkion bertsioa eskaini daitekeela afirmatzen duen adibidea da.

miércoles, 6 de octubre de 2010

Ssangyong Koronado-aren iragarkia




Iragarki oso dibertigarri eta benetan originala da hau.

            Umorearen erabilera atentzioa deitu eta produktua ikus-entzuleen memorian gordetzea lortzeko sistema ezinhobea da. Nire kasuan behintzat, beste bide batez baliatuta gogoratzen zail samarra egingo litzaidakeen "Ssangyong" hitza errazago datorkit orain burura.

La revolución de los medios (prometeus)




Teknologien garapena izugarri bizkorra eta geldiezina da! XIX. mendearen amaiera aldera hasi zen iraultza bere maximoetara iristarazi al dugu jada? Second life, leku guztietan dugun interneta, interakzio eta txat orriak... teknologizatuta bizi gara guztiz. Eguneroko bizitzaren atal guztiak ditugu -edo eduki ditzakegu- teknologia berrien mendean, edo harekin elkarlanean. Interneteko sareari gutxi gelditzen omen zaio botere guztizko bat lortzeko, denaren jabe eginaz.

Zorionez (niri behintat poza sortarazten dit honek), oraindik ere gizaki izaten jarraitzen dugu. Insitu bizitzen ari garen mundu ukigarria da erreala dena, teknologia berriak ezin izan dira geure lo, jan, edan, eta bestelako lehen mailako beharrak asetzera iritsi. Eta ez daitezela luzaroan heldu!